Futbola
21:00etan
Tottenham eta Manchester United Europa Ligako finalean lehiatuko dira, San Mamesen
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Tottenhamentzat hirugarren garaikurra izango litzateke txapelketa honetan; bigarrena, berriz, Manchester Unitedentzat.
-
Tottenhamek eta Manchester Unitedek Europa Ligako finala jokatuko dute. EFE
Tottenhamek eta Manchester Unitedek Europa Ligako finala jokatuko dute gaur gauean, San Mamesen, 21:00etatik aurrera. Premier Leaguen egindako denboraldi kaskarra iraultzeko asmoa dute bi taldeek; horrez gain, datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatzeko txartela ere lortuko du irabazleak.
Premier Leaguen ez bezala, Europan bikain aritu dira bai Tottenham bai Manchester United. Hasieratik, lehian oso aurrera iristeko hautagaiak izan dira biak, eta oasi moduko bat aurkitu dute txapelketan honetan, etxeko ligako ibilbidearen itzala atzean utzita.
Horrenbestez, Europa Ligari amaiera biribila eman nahi diote gaurkoan bi finalistek. Deabru gorrien kasuan, bigarren aldiz irabaziko lukete Europa Liga, 2017ko garaipenaren ostean.
Manchester United menderatuz gero, hirugarren Europa Liga eramango lukete etxera Spursek, 40 urtez irabazi gabe egon ondoren: 1972 izan ziren nagusi lehen aldiz, eta 1984an bigarrenez. Halaber, 1963an, Errekopa eskuratu zuen.
FITXA TEKNIKOA:
-HAMAIKAKO POSIBLEAK
TOTTENHAM: Vicario; Pedro Porro, Romero, Van de Ven, Udogie; Sarr, Bissouma, Bentancur; Son, Solanke eta Richarlison.
MANCHESTER UNITED: Onana; Yoro, Lindelof, Maguire; Mazraoui, Ugarte, Casemiro, Dorgu; Diallo, Hojlund eta Bruno Fernandes.
-EPAILEA: Felix Zwayer (ALE).
-ZELAIA: San Mames.
-ORDUTEGIA: 21:00etan.