Itxi

Futbola

Fitxaketa

Xabi Alonsok Real Madril zuzenduko du 2028ko ekainera arte

Agentziak | EITB MEDIA

Madrildarrek igande eguerdian baieztatu dute aurreko egunetan ahoz aho ibili den zurrumurrua.

  • Xabi Alonso. Argazkia: Efe.

    Xabi Alonso. Argazkia: Efe.

Xabi Alonsok beteko du Carlo Ancelottik Real Madrilen aulkian utzitako lekua. Gipuzkoarrak talde zurian jokatu zuen, eta hango harrobian eman zituen lehen urratsak entrenatzaile modura. Ondoren, Realaren bigarren taldea zuzendu zuen, eta handik Alemania aldera joan zen, Bayer Leverkusen zuzentzera, eta arrakasta handiz gainera.

"Xabi Alonsok Real Madril entrenatuko du datozen hiru denboraldietan, 2025eko ekainaren 1etik 2028ko ekainaren 30era", iragarri du Real Madrilek ohar batean.  

Real Madrileko harrobian entrenatzaile lanetan hasi ondoren, 2019. urtean Alonsok Realaren B taldea zuzentzeko ardura hartu zuen, eta handik Bayer Leverkusen zuzentzera joan zen.

2023-2024 denboraldian historia egin zuen Alonsok Alemanian, Bayern Munichek Bundesligan zuen nagusitasuna hautsiz. Ligan partida bakar bat galdu gabe itxi zuen denboraldia.

Horrez gain, Bayer Leverkusenen emandako bi urteetan Alemaniako Kopa eta Superkopa irabazi zituen.