Itxi

Futbola

Espainiako Selekzioa

Simon, Remiro, Vivian, Zubimendi, Merino, Oyarzabal eta Williams, Nazioen Liga jokatzeko deialdian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Luis de la Fuentek argitara eman du 2025eko Nazioen Ligako txapelketako finaleko fasea jokatzeko jokalarien zerrenda.

  • Nico Williams eta Mikel Oyarzabal, Eurokopako finalean. EFE

    Nico Williams eta Mikel Oyarzabal, Eurokopako finalean. EFE

Luis de la Fuente Espainiako selekzioaren hautatzaileak zazpi euskal jokalari deitu ditu Nazioen Ligako finaleko fasea jokatzeko: Unai Simon, Nico Williams eta Dani Vivian (Athletic); Alex Remiro, Martin Zubimendi eta Mikel Oyarzabal (Reala) eta Mikel Merino (Arsenal) sartu ditu Nazioen Ligako finaleko faserako deialdian. Frantziaren aurkako finalaurreko neurketa ekainaren 5ean izango da, Stuttgarten.

Ohiko hiru atezainak egonkortuta, De la Fuenten aldaketa bakarra egin du atzeko lerroan, Asencioren ordez Vivian sartuta. Erdialdeko postuak indartu ditu gehien, Nazioen Ligarako; izan ere, Gavi, Fermin eta Isco deitu ditu. Aurrelarien artean, Morata kapitaina eta Nico Williams mantendu ditu, aurreko deialditik.

Nazioen Ligako final-laurdenetan Herbehereetako kanporaketarako Luis de la Fuenteren zerrenda honako hauek osatzen dute:

-ATEZAINAK: Unai Simon (Athletic), David Raya (Arsenal/ING) eta Alex Remiro (Reala).

-ATZELARIAK: Pedro Porro (Tottenham/ING), Oscar Mingueza (Celta), Robin Le Normand (Atletico Madril), Pau Cubarsi (Bartzelona), Dani Vivian (Athletic), Dean Huijsen (Bournemouth/ING), Marc Cucurella (Chelsea/ING), Alejandro Grimaldo (Bayer Leverkusen/ALE).

-ERDILARIAK: Martin Zubimendi (Reala), Mikel Merino (Arsenal/ING), Gavi (Bartzelona), Pedri (Bartzelona), Fermin Lopez (Bartzelona), Isco Alarcon (Betis), Fabian Ruiz (PSG/FRA), Alex Baena (Vila-real)

-AURRELARIAK: Yeremy Pino (Vila-real), Lamine Yamal (Bartzelona), Nico Williams (Athletic), Dani Olmo (Bartzelona), Mikel Oyarzabal (Reala), Alvaro Morata (Galatasaray/TUR), Samu Omorodion (Porto/POR).