Futbola
FINALA
Chelsea, Conference Leagueko txapeldun, Betis 1-4 menderatuta
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nahiz eta lehen zatia galtzen amaitu Ez Abdek 9. minutuan sartutako golari esker, talde ingelesak markagailua irauli zuen bigarren zatian.
-
Chelsea, Conference Leagueko txapeldun
Chelseak 1-4 irabazi zion Betisi Conference Leagueko finalean asteazken honetan, Wroclawko (Polonia) Tarczynski Arenan.
Talde ingelesa galtzen ari zela joan zen aldageletara, Ez Abdek 9. minutuan egindako golari esker; bigarren zatian, berriz, markagailua iraultzea lortu zuen, bat eta lauko emaitza lortuta. Hala, Europako txapelketa bat irabazteko ametsa zapuztu zion Betisi.
Chelseak aurrerapausoa eman zuen atsedenaldiaren ostean. Lehenik eta behin, Cole Palmerrek Enzo Fernandezi erdiratu zion baloia, hark neurketa berdintzeko (1-1), 65. minutuan. Handik bost minutura, 70. ean, jokalari ingelesak beste erdiraketa bat egin zion Jacksoni, eta hark Chelsearen bigarren gola sartu (1-2).
Sanchok eta Caicedok egin zituzten hirugarren eta laugarren golak Enzo Marescak entrenatzen duen taldearentzat (1-4). Garaikur horri esker, Europako Txapelketa guztietan txapeldun izatea lortu duen talde bakarra da Chelsea: Txapeldunen Ligan, Errekopan, UEFA Europa Ligan eta Europako Superkopan, hain zuzen ere.
FITXA TEKNIKOA
-HAMAIKAKOAK:
BETIS: Adrian; Sabaly, Bartra, Natan, Rodriguez (Perraud, atsedenaldian); Cardoso (Lo Celso, 85. min), Fornals (Altimira, 85. min); Antony, Isco, Abde (Jesus Rodriguez, 53). min; Bakambu (Ruibal, 72. min).
CHELSEA: Jorgensen; Malo Gusto (James, atsedenaldian), Chalobah, Badiashile (Colwill, 61. min), Cucurella; Caicedo, Enzo Fernandez; Madueke, Palmer (Guiu, 87. min), Pedro Neto (Sancho, 61. min); Jackson (Dewsbury-Hall, 80. min).
-GOLAK
1 - 0, 9. min, Abde.
1 - 1, 65. min, Enzo Fernandez.
1 - 2, 70. min, Jackson.
1 - 3, 83. min, Sancho.
1 - 4, 91. min, Caicedo.
-EPAILEA: Irfan Peljto (Bosnia-Herzegovina). Honako jokalari hauei atera zien txartel horia: Betiseko Antonyri (88.min) eta Perraudi (95. min). Eta Caicedori (41. min), Badiashileri (55. min), Palmerri (79. min) eta Sancho (85. min), Chelseatik.
-ZELAIA: Wroclawko (Polonia) Tarczynski Arena estadioa, 39.754 ikusle.