Itxi

Futbola

Txapeldunen Liga

PSGk irabazi du Txapeldunen Liga, Inter jipoituta (5-0)

EITB MEDIA

Aurrekaririk gabeko erakustaldia eman du Allianz Arenan, eta markagailuan inoiz izan den alderik handiena jarri du, nahi bezala jokatuta.

  • PSG-ko jokalariak kopa altxatzen. Argazkia: EFE

    PSG-ko jokalariak kopa altxatzen. Argazkia: EFE

PSGk bere lehen Txapeldunen Liga irabazi du Inter Milanen aurka erakustaldia emanda, eta 5-0 garaitu du. Aurrekaririk gabeko erakustaldia eman du Allianz Arenan, eta markagailuan inoiz izan den alderik handiena jarri du, nahi bezala jokatuta.

Parisko taldeak goitik behera menderatu du partida. 12. minutuan, Hakimik ireki du markagailua (1-0). Zortzi minutu geroago, 20.ean, Douek jaurtiketa egin du, baloiak Dimarco jo du eta sare barruan amaitu du (2-0).

Bigarren zatia hasi bezain laster, Douek erabakita utzi du partida. Dembelek orpoz jo dio baloiari zelai erdiko presioa askatzeko, Vitinhak pasea eman eta Douek bikain bukatu du jokaldia (3-0).

Parisko konbinatua, baina, ez da konforme geratu. Kvarak laugarren gola egin du (4-0) 73. minutuan, eta 87. minutuan biribildu du PSGk markagailua, Mayuluk bosgarrena eginda (5-0).

Fitxa teknikoa:

5 - PSG: Donnarumma; Hakimi, Marquinhos, Pacho, Nuno Mendes (Lucas Hernandez, 78. min); Joao Neves (Zaire-Emerey, 84. min), Vitinha, Fabian Ruiz (Mayulu, 84. min); Doue (Barcola, 66. min), Dembele, Kvaratskhelia (Gonzalo Ramos, 84. min).

0 - Inter Milan: Sommer; Pavard (Bisseck, 54. min) (Darmian, 62. min), Acerbi, Bastoni; Dumfries, Barella, Calhanoglu (Asllani, 70. min), Mkhitaryan (Carlos Augusto, 62. min), Dimarco (Zalewski, 54. min); Thuram, Lautaro Martinez.

Golak: 1-0, 12. min: Hakimi. 2-0, 20. min: Doue. 3-0, 63. min: Doue. 4-0, 73. min: Kvaratskhelia. 5-0, 87. min: Mayulu.

Epailea: Istvan Kovacs. Txartel horia atera die Doue, Hakimi, Zalewski, Thuram eta Acerbi jokalariei eta Inzaghi entrenatzaileari.