Futbola
Nazioen Liga
Frantzia menderatuta, Espainiak jokatuko du Nazioen Ligako finala Portugalen aurka
Agentziak | EITB Media
Luis de la Fuentek zuzentzen duen selekzioak 5-4 irabazi zion Frantziari. Nico Williams, Mikel Merino, Lamine Yamal (2) eta Pedri Gonzalez izan ziren Espainiako selekzioaren golegileak.
-
Espainiako selekzioko jokalariak Frantziari sartutako bost goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Espainiako futbol selekzioak 5-4 irabazi zion atzo Frantziako selekzioari Stuttgart Arena estadioan (Alemania), eta, horrenbestez, Nazioen Ligako final handia jokatzeko txartela eskuratu zuen.
Luis de la Fuentek zuzentzen duen taldea nagusi izan zen zelaian. Nico Williams, Mikel Merino, Lamine Yamal (2) eta Pedri Gonzalez izan ziren golegileak.
Frantziarrak Kylian Mbappek, penaltiz, eta Rayan Cherkik sartutako golekin suspertu ziren, baina ordurako beranduegi zen emaitza iraultzeko. Ondoren, Dani Vivianek bere atean sartu zuen baloia, eta luzapenean iritsi zen Kolo Muaniren gola.
Azkenean, 5-4 bukatu zen partida. Horrela, bada, Espainiak jokatuko du igande honetan Nazioen Ligako final handia Portugalen kontra.
Portugalek Alemania anfitrioia kanporatu zuen lehendabiziko finalaurrekoan, galtzen hasi zuen partidari buelta eman eta 1-2 irabazita.