Futbola
2025-2026 denboraldia
2025-2026ko EA Sports Liga abuztuaren 17ko asteburuan hasiko da
EITB Media
Azken jardunaldia maiatzaren 24an jokatuko da Lehen Mailan, eta maiatzaren 31an Bigarrenean.
-
Athletic vs Reala Argazkia: EFEko artxiboko irudia
Ligako 2025-26 denboraldia abuztuaren 17ko asteburuan hasiko da, 1. mailan eta 2.ean, eta maiatzaren 24an amaituko da 1. mailakoa eta maiatzaren 31n, igandean, 2.ekoa, denboraldi erregularraren kasuan.
2019-20 denboralditik gertatu den bezala, egutegi asimetriko librea izango da berriro, hau da, egutegiaren zozketa hilaren amaieran egingo da. Hori dela eta, lehen itzuliko jardunaldi bakoitzeko ordena eta partidak eta bigarrenekoak ez dira bat etorriko.
Halaber, igotzeko play-offak ekainaren 7a eta 21a bitartean jokatu dira.
Bestalde, denboraldian zehar, FIFAko partidak jokatzeko aldiak bost izango dira:
. 2025eko irailaren 1etik 9ra (astelehenetik asteartera)
. 2025eko urriaren 6tik 14ra (astelehenetik asteartera)
· 2025eko azaroaren 10etik 18ra (astelehenetik asteartera)
· 2026ko martxoaren 23tik 31ra (astelehenetik asteartera)
· 2026ko ekainaren 1etik ekainaren 9ra (astelehenetik asteartera)