Futbola
Kluben Munduko txapelketa
Inter Miamik eta Al Ahlyk golik gabe berdindu dute (0-0)
Agentziak | EITB Media
Partidako protagonista Oscar Ustari izan da, Trezeguetiren penalti-jaurtiketa bat gelditu baitu.
-
Inter Miami vs Al Ahly Argazkia: EFE
Lionel Messiren Inter Miamik eta Egiptoko Al Ahlyk 0-0 berdindu dute Miamiko Hard Rock Stadiumean, Oscar Ustari atezain argentinarrak Trezeguetik egindako penalti-jaurtiketa gelditu ostean.
Ustarik (38 urte) meritu handiko lau geldiketa egin ditu gutxienez Al Ahlyren hasiera bikaina geldiarazteko, atsedenaldiaren atarian Trezegueten penalti-jaurtiketa barne.
Messik, bestalde, bi gol aukera izan ditu bigarren zatian, Mohamed El Shenawy atezainak 97. minutuan saihestutakoa izan da argiena. Hala ere, ezin izan du 50. gola sartu AEBko taldearen elastikoarekin.