Futbola
Kluben Munduko Txapelketa
PSG aise nagusitu zaio Atletico Madrili (4-0), eta Bayernek erakustaldia eman du Aucklanden kontra (10-0)
EITB Media
2025eko Kluben Munduko Txapelketako B multzoko 1. jardunaldian Paris Saint-Germainek 4-0 irabazi dio Atletico Madrili. Horrez gain, C multzoko estreinako jardunaldian, Bayern Munichek 10-0eko emaitzarekin menderatu du Auckland City.
-
PSGko jokalariak, Atletico Madril sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
PSG eta Bayern Munich taldeen garaipenak dira 2025eko Munduko Txapelketako bigarren eguneko emaitza aipagarrienak. Botafogok ere garaipena bereganatu du; Palmeirasek eta Portok berdindu (0-0) egin dute.
B multzoko lehenengo jardunaldian Paris Saint-Germainek 4 eta 0 irabazi dio Atletico Madrili. Fabian, Vitinha, Mayulu eta Lee Kang In izan dira golegileak. Multzoko beste neurketan Botafogo izan da nagusi Seatle Soundersen aurrean (2-1).
Eguneko beste emaitza deigarriena C multzoko 1. jardunaldian izan da: Bayern Munichek 10-0eko emaitzarekin irabazi dio Auckland Cityri. Musialak hiru gol artu ditu; Comanek, Olisek eta Müllerrek bina gol; eta Boeyk, bat.