Itxi

Futbola

Athleticeko jokalari ohia

Muniainek ez du jarraituko San Lorenzon, eta aztertzen ari da futbola utzi edo familiarengandik gertu jokatzea

EITB MEDIA

Athleticeko kapitain ohiak 2024ko irailean sinatu zuen Argentinako klubarekin, eta, orain, erabaki du ez jarraitzea Buenos Aireseko taldean, senideengandik gertuago egon ahal izateko. Hala, pentsatzen ari da zer egin: futbola utzi, edo Estatuko edo Europako klub batean jokatzea.

  • Iker Muniain, Jon Uriarte Athleticeko presidentearekin. Argazkia: EFE.

    Iker Muniain, Jon Uriarte Athleticeko presidentearekin. Argazkia: EFE.

Iker Muniainek ez du jarraituko San Lorenzo de Almagro taldean, eta aztertzen ari da futbola utzi edo familiarengandik gertu jarraitzea futbolari gisa, asteazkenean hainbat komunikabidek iragarri dutenez eta Radio Euskadiri Diego Paulich Diario Oleko kazetari argentinarrak baieztatu dionez. Athleticeko kapitain ohiak 2024ko irailean sinatu zuen Argentinako klubarekin, eta, orain, erabaki du ez jarraitzea Buenos Aireseko taldean, senideengandik gertuago egon ahal izateko. Hala, pentsatzen ari da zer egin: futbola utzi, edo Estatuko edo Europako klub batean jokatzea.

Muniainek, 32 urtekoa bera, 25 partida jokatu ditu San Lorenzon, eta lau gol sartu. Ondo ibili da Argentinako taldean, eta kapitainaren besokoa ere eraman du. Nafarrak adierazi dio klubeko Zuzendaritzari kontratua eteteko klausula baliatuko duela, aldebakarreko moduan, arrazoi pertsonalak tarteko.

Diego Paulichek Radio Euskadiri esan dionez, Muniainek, ondorengo egunetan, prentsaurrekoa emango du, San Lorenzon zergatik ez duen jarraituko baieztatzea xede. Halaber, baliteke zehaztea, apur bat bada ere, zer egingo duen etorkizunean.