Itxi

Futbola

KLUBEN MUNDUKO TXAPELKETA

Xabi Alonsoren Real Madrilek Al-Hilalen aurka berdinduta hasi du Kluben Munduko Txapelketa (1-1)

EITB MEDIA

Manchester Cityk 2 eta 0 hartu du mendean Wydad, eta Juventus aise gailendu zaio Al Aini, (0-5). Azkenik, Salzburgok 1-2 irabazi dio Pachucari.

  • Xabi Alonso, Real Madrilen entrenatzailea, Kluben Munduko Txapelketaren debutean

    Xabi Alonso, Real Madrilen entrenatzailea, Kluben Munduko Txapelketaren debutean

Xabi Alonsoren Real Madrilek Al-Hilalen kontra berdindu egin du teknikari tolosarraren Kluben Munduko Txapelketaren debutean. Gonzalo Garcia harrobiko jokalariak talde madrildarra aurretik jarri arren lehen zatian, Raul Asenciok egindako penalti baten ondorioz iritsi da Ruben Nevesek lortutako banako berdinketa, atsedenaldia baino lehen.

Manchester Cityk 2-0 menderatu du Wydad marokoarra, Lincoln Financial Field zelaian (Filadelfia), Phil Foden eta Jeremy Dokuren golekin.

G taldean, Juventus 0-5 nagusitu zaio Al Aini. Bestetik, H taldean, Salzburgok Pachuca menperatu du, 1-2.