Itxi

Futbola

Hauteskundeak

Iker Goñi izango da Euskal Futbol Federakundeko presidente berria

EITB MEDIA

Iker Goñi getxoztarra, Aritz Hernandez bilbotarra eta Carlos Gomez durangarra izan dira Federakundeko presidente izateko hiru hautagaiak. Goñik 42 boto jaso ditu, Aritz Hernandezek 20 eta Carlos Gomezek 18.

  • Iker Goñi, erdian, beste bi hautagaiekin. Argazkia EITB

    Iker Goñi, erdian, beste bi hautagaiekin. Argazkia EITB

Iker Goñi izango da Euskal Futbol Federakundeko presidente berria, ostiral honetan Durangon egindako hauteskundeetan garaile atera ondoren, botoen erdiak baino gehiago jasota. Hala, getxoztarrak hartuko du kargua datozen lau urteetarako.

Iker Goñi getxoztarra, Aritz Hernandez bilbotarra eta Carlos Gomez durangarra izan dira Federakundeko presidente izateko hiru hautagaiak. Goñik 42 boto jaso ditu, Aritz Hernandezek 20 eta Carlos Gomezek 18.

Lehia estua espero zen, baina azkenean nagusitasun osoz irabazi du Goñik. Bere kanpainan behin eta berriz esan du aldaketak egin nahi dituela, eta horretarako hasiko omen da lanean.

Euskal Selekzioaren ofizialtasunaz galdetuta, laster "ilusioa sortuko duten berriak" eman ahal izatea espero duela adierazi du.