Itxi

Futbola

KLUBEN MUNDUKO TXAPELKETA

Flamengok Chelsea garaitu du, Benficak Auckland jipoitu du eta Bayernek Boca menderatu du

EITB Media

Brasilgo taldeak markagailua irauli du Chelsearen aurka (3-1), Benficak Zeelanda Berriko taldea erraz mmenderatu du (6-0) eta Bavariako taldeak garaipena lortu du Bocaren aurka (2-1).

  • Bayer de Munich VS. Boca Juniors Foto: EFE

    Bayer de Munich VS. Boca Juniors Foto: EFE

Flamengok markagailua irauli du ostiralean Kluben Munduko Txapelketako D Multzoko bigarren jardunaldian, Chelsearen kontrako partida 3-1 irabazita final-zortzirenetara pasatzeko. C Multzoan, Benficak nagusitasunez menderatu du Auckland City, 6-0, eta Bayern Munichek 2-1 garaitu du Boca Juniors.

Flamengo vs Chelsea (3-1)

Brasilgo taldeak bigarren zatian eskuratu ditu orain arte lortu dituen 6 puntuak, oraingoan Pedro Netok jarritako 0-1ekoari buelta emanda. Bruno Henrique 60. minutuan zelairatu da, eta berehala sartu du 1-1ekoa. Handik gutxira, jokalari hegoamerikarrak Danilori eman dio baloia 2-1ekoa egiteko, eta Wallace Yanek egin du 3-1ekoa, Gonzalo Plataren asistentzia bat baliatuz, Lincoln Financial Field Filadelfiako zelaian.

Benfica vs Auckland City (6-0)

Benficak bere faboritismoa indartu du bigarren zati ikusgarria eginez. Ekaitza dela eta partida bi orduz etenda egon eta gero, jokatzen jarraitu dute, eta Portugalgo taldeak bakarrik egin du, Zeelanda Berriko taldea nagusitasunez menderatu baitu (6-0). Pavlidis, Renato Sanches, Leandro Barreiro (2) eta Di Maria (2) izan dira partidako golegileak.

Bayern Munich vs Boca Juniors (2-1)

Michael Olisek 84. minutuan sartutako golari esker, 2-1 irabazi du Bayer Munichek Boca Juniorsen aurka. Porrot horren ondorioz, Argentinako taldeak ez du bere esku FIFA Kluben Munduko Txapelketako final-zortzirenetara igarotzea.

Bayernek aurrea hartu du 18. minutuan, Harry Kaneren golari esker, baina Bocak markagailua berdindu du bigarren zatian, Miguel Merentielek banakako jokaldi on bat biribilduta. Oliseren golak, ordea, Bavariako taldeari eman dizkio 3 puntuak.