Itxi

Reala

RFEF 1. maila

Sanse Bigarren Mailara igo da!

EITB Media

Txuri-urdinek 1-2 galdu dute Nastic taldearen aurka, luzapenera arte luzatu den partidan. Hala ere, joaneko 1-3ko emaitzak Hypermotion Ligara igotzeko balio izan dio.

  • Jokalariak ospatzen. Argazkia: EFE

    Jokalariak ospatzen. Argazkia: EFE

Reala Bk Bigarren Mailara igotzea lortu du igande honetan. Zubietan jokatu den RFEFko 1. mailako igoera play-offeko itzuliko partidan, txuri-urdinek 1-2 galdu dute Nastic taldearen aurka, luzapenera arte luzatu den partidan. Hala ere, joaneko 1-3ko emaitzak Hypermotion Ligara igotzeko balio izan dio.

Neurketa espero zen moduan hasi da, bi taldeek intentsitate handiz, baina iritsiera gutxirekin.

Lander Astiazaran gaueko lehen gola lortzeko zorian egon da, baina ez du Jon Balda taldekideak ezker hegaletik emandako pasea aprobetxatu eta langa gainetik bidali du.

Ia kasualitatez, Nasticek arratsaldeko lehen golarekin egin du topo, Jaume Jarmik egindako erdiraketa-txut pozoitu bati esker, Arana gainetik pasa duena.

Bigarren zatian, Aranak penaltia egin du, eta kataluniarrek kanporaketa berdindu dute hamaika metroetatik, Joan Oriolen golari esker.

Luzapenean, Manex Guibelaldek sartu du Sanseren aldeko penaltia, 1-2koa lortuz.

Horrela, Sansek bat egin du Ceutarekin, Cultural Leonesarekin eta Andorrarekin igoeran.

Fitxa teknikoa:

0 - Reala B: Arana; Ruperez, Beitia, Peru, Balda; Carbonell (Guibelalde, 72. min), Mikel Rodríguez (Lebarbier, 122. min), Eder (Orobengoa, 61. min); Astiazaran (Marchal, 72. min), Mariezkurrena (Carrera, 72. min) eta Goti.

2 - Gimnastic Tarragona: Rebollo; Leal, Sanza, Pol Domingo (Leal, 91. min), Oriol; Gorostidi, Montalvo, Jardi (Marc Fernandez, 72. min); Concha (Alex Jimenez, 64. min), Pablo Fernandez eta Cortes (Narro, 64. min).

Golak: 0-1, 37. min: Jardi; 0-2, 78. min: Oriol; 1-2, 110. min: Guibelalde.

Epailea: Abraham Dominguez. Txartel horia atera die Eder, Ruperez, Mariezkurrena, Carrera, Montalvo, Gorostidi, Pol Dominguez, Migue Leal eta Pablo Fernandez jokalariei.