Reala
Ohar ofiziala
Ainhoa Moraza Realera itzuli da
EITB MEDIA
Jokalari donostiarrak 2029ra arteko kontratua sinatu du klub txuri-urdinarekin. Azken bi denboraldietan, Atletico Madrilen jokatu du.
-
Ainhoa Moraza, Realeko jokalaria
Ainhoa Morazak Realean jokatuko duela jakinarazi du talde donostiarrak astearte honetan, kamiseta txuri-urdinarekin garai berri bati ekiteko. Donostiako atzelariak Realean abiatu zuen bere ibilbide profesionala 2012. urtean: orain, 2029ra arteko kontratua adostu du.
Sinadura-ekitaldia Reale Arenan egin dute, eta Joseba Ibarburu presidenteordeak, Alex Uranga kontseilariak zein Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbol arduradunak hartu dute parte.
Realean hasi eta gero, Ainhoak ibilbide oparoa garatu du elite mailan. Batetik, Athleticen jokatu zuen zazpi denboraldiz, 2015-2016 sasoiko Liga irabazita; bestetik, beste bi ikasturte egin ditu Atletico Madrilen. 2023an, Erregina Kopa eskuratu zuen talde madrildarrarekin.
¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ | @ainhoavmoraza vuelve a casa. Ongi etorri, Ainhoa! ¿#MorazaTxuriUrdin
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) July 1, 2025