Reala
Agurra
Atletico Madrilek Amaiur Sarriegi fitxatu du, 2027ra arte
AGENTZIAK | EITB
Sarriegi Realean aritu da azken bost denboraldietan, eta 55 gol sartu ditu txuri-urdinekin.
-
Amaiur Sarriegi, Espanyolen aurkako partidan. Argazkia: Reala.
Atletico Madrilek ostiral honetan jakinarazi du Amaiur Sarriegi aurrelaria fitxatu duela, 2027ko ekainaren 30era arte.
Sarriegi Realean aritu da azken bost denboraldietan, eta 55 gol sartu ditu txuri-urdinekin.
Aurretik, Athleticen jokatu zuen, 2017an iritsi ostean bigarren taldera. 2019-20 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta 4 partida jokatu zituen zuri-gorri gisa Realera pasatu aurretik.
Gipuzkoako 24 urteko aurrelariaren errendimendu onaren ondorioz, Espainiako selekzioarekin egin zuen debuta, eta 17 partida jokatu eta 12 gol sartu zituen.