Itxi

Reala

Hypermotion Liga

Sansek bi goleko errenta alferrik galdu du Gaizka Garitanoren Cadizen aurka (3-3)

Agentziak | EITB

Tabatadze jokalariak bi minutuan egindako bi golek garaipenik gabe utzi dituzte txuri-urdinak.

  • Sansek 3-1eko aldea galdu du bi minututan. Argazkia: Reala.

    Sansek 3-1eko aldea galdu du bi minututan. Argazkia: Reala.

Ziurra zirudien garaipenak ihes egin dio Sanseri Gaizka Garitanoren Cadizen aurka Hypermotion Ligako 4. jardunaldian jokatutako partidan.  

Neurketako lehen gola zorigaiztoko jokaldi batean egin du Agotek bere atean, eta bisitariak aurretik jarri dira horrela (0-1).

Markagailua parekatu duen gola, aldiz, Lander Astiazaranek egin du, ordu erdi geroago (1-1).

Bigarren zatiko lehen aukeran, Gorka Carrerak etxeko taldearen bigarrena egin du (2-1).

Sansek aldea handitu du 57. minutuan, Lebarbierrek egindako golarekin (3-1).

Handik 20 minutura, Tabatadzek 3-2koa jarri du markagailuan, gol ikusgarria sartuta.

Eta bukatzeko, 79. minutuan, Tabatadzek, berriro, 3-3koa egin du.  

Fitxa teknikoa

3 - Reala B: Fraga; Dadie, Beitia, Peru Rodriguez, Agote (Balda, 67. min); Lebarbier, Gorosabel, Mikel Rodriguez (Dani Diaz, 80. min); Astiazaran (Kita, 80. min), Marchal (Orobengoa 67. min) eta Carrera.

3 - Cadiz: Aznar; Caicedo (Tabatadze, 55. min), Pelayo Fernandez, Recio, Climent, Iza Carcelen; Diakite, Diarra (Ortuño, 55. min), Ocampo (Aghama, 55. min), Suso (Dawda, 73. min); eta García-Pascual (Alex Fernandez, 85. min).

Golak: 0-1, 9. min: Agote, bere atean. 1-1, 39. min: Astiazaran. 2-1, 47. min: Carrera. 3-1, 57. min: Lebarbier. 3-2, 77. min: Tabatadze. 3-3, 79. min: Tabatadze.

Epailea: Manuel Angel Perez Hernandez (Madrilgo batzordekoa). Txartel horia atera die Peru Rodriguez (64. min), Dadie (66. min) eta Dani Diaz (86. min) Sanseko jokalariei, eta Iker Recio (57. min) eta Climent (75. min) Cadiz taldeko jokalariei.