Itxi

Reala

Berritzea

Realak Orobengoa berritu du 2028 arte

EITB

Realaren harrobiko jokalariak aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen urriaren 4an.

  • Ekain Orobengoa, IRUDIA: EUROPA PRESS

    Ekain Orobengoa, IRUDIA: EUROPA PRESS

Talde txuri-urdinak Ekain Orobengoa, harrobiko jokalaria, berritu du 2027-2028 denboraldia arte. 21 urteko aurrelaria profesional mailan lehenengo denboraldia jokatzen ari zen, eta aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen urriaren 4an Granadaren aurkako partidan. Partidua 5-2 amaitu zen, andaluziako taldearen alde.

Orobengoak Hypermotion Ligako 8 partiduetan jokatu zuen lesioa baino lehenago, eta horietatik 5etan hasieratik jokatu zuen. Aurreko denboraldian, berriz, Sergio Franciscoren konfiantzazko jokalaria izan zen.