Reala
Berritzea
Jon Baldak Realarekin berritu du 2028ra arte
EITB
23 urteko Sanseko jokalariak 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte luzatu du kontratua Gipuzkoako taldearekin.
-
Jon Balda
Jon Baldak Realarekin berritu du 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte, asteazken honetan Gipuzkoako taldeak jakinarazi duenez.
23 urteko Sanseko futbolaria 2028ra arte gutxienez izanen da Realako jokalari. Realera 2015ean ailegatu zen, infantil mailan, eta, gaur egun, Sansen dabil, Hypermotion Ligan.

