Itxi

Reala

Zubietako entrenamenduan

Zurutuza berriro lesionatu da

Erredakzioa

Asteazken honetako entrenamenduan min hartu du erdilari txu-urdinak. Iñigo Martinezek eman dio kolpea, eta bihurdura du orkatilan.

0:40

David Zurutuza berriro lesionatu da. Asteazken honetan Zubietan egindako lan saioan min hartu du erdilari txuri-urdinak. Iñigo Martinezek egindako sarrera baten ondorioz lesionatu da Zurutuza.

Baloia jokatuta ateratzeko ariketak egiten ari zirenean eman da gertaera. Zurutuza baloia babesten saiatu da, eta Iñigo Martinezek sarrera egin dio baloia lapurtzeko asmoz. Zurutuza lurrean geratu da minduta, eta Ansotegiren eta fisioterapeuten laguntzarekin atera dute zelaitik.

Zurutuzak bihurdura du orkatilan, baina oraindik ez dute lesioaren larritasuna zehaztu. Realak adierazi duenez, azterketa sakonagoa egingo diote jokalariari, eta ostegunean zehaztuko dute lesioaren larritasuna.