Itxi

Reala

Polemika

'Legez kontrako substantziarik' hartu ez zutela adierazi du Rivasek

Erredakzioa

"Nik ez nuen ezer arrarorik ikusi eta han izan ginen guztiengan konfiantza dut. Ez genuen legez kanpoko substantziarik hartu, ardoren bat edo beste bai", adierazi du Realeko jokalari ohiak.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Bere garaian talde txuri-urdineko jokalariek legez kontrako substantziarik hartu ez zutela esan du Diego Rivas Herculeseko erdilariak eta Realeko jokalari ohiak. Rivas 2006an heldu zen Realera.

"Orain jakitera ematea surrealista da, baina bere arrazoiak izango ditu argitaratu duenak. Ez nago jakinaren gainean eta esan dutena azaldu didate bakarrik, Rsoc izeneko poltsa bat dagoela badakit", adierazi du Rivasek.

Rivas 2006an heldu zen Realera. Badiolak azaldutakoaren arabera, Realak dopin substantziak "diru beltzarekin" ordaindu zituen azken urtea izan zen. Hala ere, legez kanpoko praktikak ukatu ditu Rivasek.

"Nik ez nuen ezer arrarorik ikusi eta han izan ginen guztiengan konfiantza dut. Ez genuen legez kanpoko substantziarik hartu, ardoren bat edo beste bai, baina ez gehiago", adierazi du ironikoki Realeko jokalari ohiak.