Reala
3-3, Betisen aurka
Montanierrek taldearen 'indarra' eta 'mentalitatea' azpimarratu ditu
Erredakzioa
Realeko entrenatzailearen ustez "Bartzelonaren ostean, Betis aurkari onena izan da". Hala ere, Sevillako taldeak baino gol aukera gehiago izan dituztela onartu du.
Philippe Montanierrek eta Pepe Mel Betiskeo teknikariak bi taldeek partida ikusgarria jokatu dutela onartu dute prentsaurrekoan, Anoetan 3-3 egin ondoren.
Realeko prestatzailearen ustez, Bartzelonaren ondoren, Betis Anoetan izan duten “aurkaririk gogorrena” izan da, “erasoan min handia egiteko gai” baita.
Hala ere, frantziarrak abagune gehiago izan dituztela onartu du. “Boxeoa izango balitz taldeak puntuetara irabazi beharko luke”, esan du Philippe Montanierrek.
Gainera, taldeak neurketak iraultzeko duen “indarra eta mentalitatea” azpimarratu ditu.