Reala
Igandean, 12:00etan
Rayo Vallecano eta Reala, Europari begira
Erredakzioa
Txuri-urdinek Txapeldunen Ligako postuetan jarraitzea dute helburu, eta Madrileko taldea Europa Ligan sartzeko lehian murgilduta dago. Partida, igandean 12:00etan hasiko da.
-
Trashorras eta Chory Castro lehen itzuliko Reala-Rayo partidan. Argazkia: EFE
Realak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du igande honetan (12:00etan) Vallecas zelaian. Txuri-urdinek Txapeldunen Ligarako txartela ematen duen laugarren postuari eustea dute helburu, baina aurrean ez du aurkari erraza izango. Rayo Europa Ligako postuetan sartzeko lehian murgilduta dago.
Min hartuta egon diren Gorka Elustondo, Chory Castro eta Asier Illarramendi jokatzeko prest daude. Badirudi Illarramendik aulkian hasiko duela norgehiagoka, eta Gorka Elustondok hasierako hamaikakoan egoteko aukera izango du.
Ustezko hamaikakoak:
Rayo Vallecano: Ruben Martinez; Tito, Jordi Figueras, Galvez, Casado; Trashorras, Javi Fuego; Lass, 'Chori' Domínguez, Piti; eta Leo
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo, Mikel Gonzalez, De la Bella ; Bergara, Elustondo edo Pardo, Prieto; Griezmann, Vela eta Agirretxe.
Epailea: Alvarez Izquierdo.
Zelaia: Vallecas.
Ordua: 12.00etan.