Reala
Osasunaren aurka
Partida lehiatua espero dute Carlos Martinezek eta Agirretxek
Erredakzioa
"Osasunaren kontrako partidak itxiak eta gogorrak izan ohi dira", adierazi du Agirretxek Zubietako hedabideen aurrean.
-
Imanol Agirretxeren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Realak Osasunari egingo dio bisita igande honetan (19:00etan), eta Carlos Martinez eta Imanol Agirretxe jokalari txuri-udinak partidari buruz mintzatu dira Zubietako hedabideen aurrean.
Agirretxek badaki zaila izango dela sailkapen nagusiko laugarren postuari eustea, eta aurreneko erronka Nafarroako Erresuman izango dutela. "Osasunaren kontrako partidak itxiak eta gogorrak izan ohi dira", adierazi du Agirretxek.
Carlos Martinez nafarrak, bestalde, berarentzat partida berezia izango dela aitortu du. Gainera, Vallecasen lortutako garaipenak partidari lasaitasun pixka batekin aurre egiteko aukera ematen diela adierazi du.