Itxi

Reala

Valentziaren aurka

Chory Castrok 'aukera ugariko' partida iragarri du

Erredakzioa

Anoetan, laugarren posturako lehia izango dute Realak eta Valentziak, eta horregatik "partida polita" espero du jokalari uruguairrak.

  • Chory Castroren artxiboko irudia (eskuma). Argazkia: EFE

    Chory Castroren artxiboko irudia (eskuma). Argazkia: EFE

Realak Valentzia hartuko du igande honetan (21:00) Ligako 33. jardunaldiko partidan. "Chory" Castro jokalari txuri-urdinak "aukera ugariko" partida iragarri du. Antoine Griezmann zigortuta dago, eta, beraz, ez du partida jokatuko. Gauzak horrela, hasieratik joka lezake Castrok.

Anoetan, laugarren posturako lehia izango dute Realak eta Valentziak, eta horregatik "partida polita" espero du jokalari uruguairrak.

Asier Illarramendik, bestalde, presioa Valentziarentzat izando dela uste du. Porrot batek helburutik bost puntura utziko luke Ernesto Valverderen taldeak.