Itxi

Reala

Igandean, 21:00etan

Realak Valentzia mendean hartu nahi du, Txapeldunen Ligarako bidean

Erredakzioa

Griezmannek ezin du jokatu txartelengatik zigortuta baitago, baina Illarramendi, eta ziurrenik, Zurutuza hamaikakoan izango dira. Valentziak bi hilabete luze daramatza kanpoan irabazi gabe.

  • Realak sailkapeneko laugarren postuari eutsi nahi dio. Efe.

    Realak sailkapeneko laugarren postuari eutsi nahi dio. Efe.

Realak partida bereziki garrantzitsua du igandean, Valentzia Txapeldunen Ligarako aurkari zuzena hartuko  baitu Anoetan 21:00etatik aurrera. Sailkapeneko laugarren postua dago jokoan, datorren urtean Txapeldunen Ligan jokatzeko eskubidea ematen duen azkena, alegia.

Gipuzkoarrek ez dute Antoine Griezmann zelairatuko, zigortuta dagoelako, baina Asier Illarramendi eta, ziurrenik, David Zurutuza hamaikakora bueltatuko dira.

Valentziak bi hilabete eta erdi daramatza etxetik kanpo irabazi barik, hiru berdinketa eta porrot bat baino ez ditu lortu, baina normalean emaitza onak lortu dituzte Donostian.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo, Mikel Gonzalez, De la Bella; Illarramendi, Bergara, Prieto; Castro, Vela eta Agirretxe.

Valentzia: Alves, Joao Pereira, Ricardo Costa, Mathieu, Cissokho; Parejo, Albelda, Banega; Jonas, Feghouli eta Soldado.

Epailea: Fernández Borbalan (andaluziarra).