Reala
Getafen, 22:00etan
Realak bost puntuko errentari eutsi nahi dio
Erredakzioa
Valentziak Osasuna jipoitu zuen larunbatean, eta bi puntura kokatu da, baina Montanierren taldeak Getafe gainditzea du helburu eta bost puntuko aldeari eustea.
-
Realak Getafen jokatuko du gaur. Argazkia: EFE
Realak Getaferi egingo dio bisita gaur (22:00), eta txuri-urdinek garaipena eskuratu eta sailkapen nagusian duten aldeari eustea dute helburu. Valentziak Osasuna jipoitu zuen larunbatean, eta bi puntura kokatu da.
Xabi Prieto, Asier Illarramendi eta Gorka Elustondo lesionatuta daude eta ezin izango dute partida jokatu. Philippe Montanierren taldea bolada onean murgilduta dago, eta azken porrota urtarrilaren 6an jaso zuen, Real Madrilen aurka (4-3).
Getafe gainditzen badu, eta denboraldia bukatzeko lau jardunaldi geratzen direla kontutan izanda, aurrerapauso ikarragarria emango luke Realak Txapeldunen Ligarako txartela eskuratzeko xedean.
Ustezko hamaikakoak:
Getafe: Moya edo Codida; Valera, Fede, Lopo, Mane; Xavi Torres, Borja; Pedro Leon, Barrada, Gavilán; Alvaro Vazquez.
Reala: Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Bergara, Ruben Pardo, Zurutuza; Griezmann edo Castro, Vela eta Agirretxe.
Epailea: Undiano Mallenco
Futbol-zelaia: Coliseum Alfonso Perez
Ordua: 22:00