Itxi

Reala

2-2, Granadaren aurka

Montanier: 'Txapeldunen Ligan sartzeko sufritu beharko dugu'

Erredakzioa

Prestatzaile frantziarraren ustez txuri-urdinak Txapeldunen Liga jokatzeko txartela eskuratzeko prest daude, eta "borrokatzen eta sufritzen" jarraituko dute.

2:09

Philippe Montanier Realeko tekinkariak argi eta garbi esan du txuri-urdinek azkeneko hiru jardunaldietan asko sufritu beharko dutela Txapeldunen Ligarako txartela lortzeko, Granadaren aurka 2-2 egin ondoren. "Azkenenego jardunaldira arte sufritu beharko dugu", adierazi du frantziarrak.

Txuri-urdinek "80 minutu oso ondo" jokatu dituztela onartu du, baina hirugarren gola lortzea falta izan zaiela azpimarratu du. "Gol bateko errenta soilik dagoenean, berdinketaren gola beti heldu daiteke", azaldu du Montanierrek.

Hala ere, Frantziako entrenatzaileak lortutako puntuari garrantzia eman nahi izan dio, Txapeldunen Ligako postuetara bueltatu baita Reala. "Azkeneko hiru hardunaldietan borrokatzeko eta sufritzeko prest gaude", bukatu du Philippe Montanierrek.