Itxi

Reala

Erabakia

Realak 7 milioi euro itzuli beharko dizkio Mediaprori

Erredakzioa

Gipuzkoako probintzia-auzitegiak dio Realak arrazoia duela Mediaprok kontratua bete ez zuela esaterakoan, baina hori ez dela zazpi milioiko kalte-ordaina eskatzeko bezain larria.

  • Realak 7 milioi euro itzuli beharko dizkio Mediaprori

    Jokin Aperribay Realeko presidentearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gipuzkoako probintzia-auzitegiak Reala Mediapro telebista ekoizleari zazpi milioi euro itzultzera derrigortu du. Iazko otsailean klubak Mediapro salatu zuen ez ordaintzeagatik, eta akordioa eten zuen.

Orduko epaiak arrazoia eman zion Realari, eta Mediapro zor zion dirua emateaz gainera, 7 milioiko kalte-ordaina ematera zigortu zuen.

Orain auzitegiak aintzat hartu du Mediaprok jarri zuen helegitea. Epaiak dio Realak arrazoia duela Mediaprok kontratua bete ez zuela esaterakoan, baina hori ez dela zazpi milioiko kalte-ordaina eskatzeko bezain larria.

Reala helegitea jartzea aztertzen ari da. Dena den, hori guztia betetzeko balitz, epe laburrean eragina ez litzakete larria izango, klubak zazpi milioi horiek gordeta ditu eta.