Reala
Larunbatean, 22:00etan
Realak Txapeldunen Ligako postuari eutsi nahi dio Sevillan
Erredakzioa
Txuri-urdinek puntu bakarra atera dute Pizjuanen azken 10 urteetan eta azken bost bisitetan galtzaile atera dira.
-
Realak lehia estua du Valentziarekin Txapeldunen Ligan sartzeko. Efe.
Realak Sanchez Pizjuan futbol zelaian jokatuko du larunbatean sailkapen nagusiko laugarren postuari eusteko helburuarekin, behar-beharrezkoa baitu laugarren izatea datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatzeko.
Realean, Asier Illarramendi jokatzeko moduan da, baina Mikel Gonzalezek ezin izango du jokatu, zigortuta dagoelako.
Donostiarrek lehia bizia dute Valentziarekin Txapeldunen Liga jokatzeko eskubidea ematen duen laugarren postua lortzeko. Montanierren gizonek garaipena behar dute azken jardunaldietan Valentziari begira ez egiteko.
Realak puntu bakarra lortu du Sevillan bertan jokatutako azken 10 urteetan, eta azken bost bisitetan galtzaile atera da.
Hamaikakoak ondorengoak izan daitezke:
Sevilla: Beto; Coke, Cala, Fernando Navarro, Alberto Moreno; Medel, Rakitic, Kondogbia; Jesús Navas, Perotti; eta Negredo.
Reala: Bravo; Carlos Martínez, Iñigo Martínez, Ansotegi, De la Bella; Illarramendi, Bergara, Xabi Prieto; Griezmann, Vela eta Agirretxe.
Epailea: Álvarez Izquierdo (kataluniarra).
Futbol zelaia: Ramón Sánchez Pizjuán.
Ordua: 22.00etan.