Itxi

Reala

Azken jardunaldia

Realak Deporri irabazi behar dio eta Valentziaren porrotari itxaron

Erredakzioa

Madrilen kontrako partidarekin alderatuta, Montanierrek Carlos Vela zelairatu ahal izango du. Entrenatzaile frantziarrak Reala zuzentzen duen azken partida izango da.

  • Realak Txapeldunen Ligarako txartela lortu nahi du. Argazkia: EFE

    Realak Txapeldunen Ligarako txartela lortu nahi du. Argazkia: EFE

Txapeldunen Liga jokatzeko eskubidea eta lehen mailan jokatzen jarraitzea. Bi erronka guztiz ezberdin dituzte Realak eta Deportivok, larunbatean, Riazorren. Galiziarren zelaia bete egingo da, taldeak lehen mailan jarriko duela ospatzeko asmoarekin.

Donostiarrek, berriz, Europako lehiaketa gorenera bueltatzeko aukera dute; 10 urte eman dituzte Txapeldunen Liga jokatu barik. Hala ere, Valentzia da txartel hori lortzeko aukera gehien dituena, eta Valentziarrek Sevillan jokatuko dute ordu berean.

Realak garaipen bakarra lortu du Riazorren azken 13 urteetan, baina oraingoan aukera hobeagoa dute irabazle ateratzeko. Izan ere, donostiarrek erraz egiten dituzte golak eta bi porrot bakarrik jaso dituzte azken azapi hilabeteetan.

Real madrilekin berdindu zuen hamaikakoarekin alderatuta, Carlos Vela jokatzeko moduan izango da.

Philippe Montanierrentzat partida berezia izango da, Realaren entrenatzaile lanetan arituko den azkena izango baita, Frantziara joan aurretik.

Aurreikusitako hamaikakoak:

Deportivo: Aranzubia; Manuel Pablo, Zé Castro, Kaká o Aythami, Sílvio; Abel Aguilar, Juan Domínguez; Bruno Gama, Valerón, Pizzi; eta Riki.

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Iñigo Martínez, Mikel, De la Bella; Illarramendi, Bergara, Xabi Prieto; Griezmann, Agirretxe eta Vela.

Epailea: Fernández Borbalán, andaluziarra.

Zelaia: Riazor.

Ordua: larunbatean, 21:00etan.