Itxi

Reala

Larunbatean, 18:00etan

Txapeldunen Liga alde batera utzi nahi du Realak, Levanteren aurka

Erredakzioa

Mikel Gonzalezek hasieratik joka dezake Ciutat de Valencian, baina Imanol Agirretxe, bestalde, deialditik kanpo geratu da.

  • Reala, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Reala, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Realak Levanteri egingo dio bisita larunbat honetan, 18:00etatik aurrera, BBVA Ligako 4. jardunaldiko partidan. Talde biak egoera berdinean dira sailkapen nagusian, lau punturekin.

Gertu du Realak Txapeldunen Ligako multzoen faseko lehen partida, baina larunbatean ligako neurketan jarri nahi du arreta osoa. Jagoba Arrasate entrenatzaileak lesionatuta zeuden hainbat jokalari berreskuratu ditu.

Mikel Gonzalezek hasieratik joka dezake, baina Imanol Agirretxe, bestalde, deialditik kanpo geratu da. Atzean baja garrantzitsuak ditu Realak oraindik ere: Carlos Martinez etxean geratu da, eta Iñigo Martinezek oraindik ez daki partida jokatu ahal izango duen. Albiste ona Dani Estradaren sendatzea da.

Ustezko hamaikakoak:

Levante: Navas, Pedro Lopez, Vyntra, Navarro, Juanfran, Xumetra, El Adoua edo Sergio, Diop, Pedro Rios, Ruben eta Barral.

Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Mikel Gonzalez, De la Bella; Bergara, Xabi Prieto, Zurutuza; Castro, Seferovic eta Vela.

Epailea: Prieto Iglesias

Futbol-zelaia: Ciutat de Valencia

Ordua: 18:00