Reala
Shakhtarren aurka
David Zurutuza, azken orduko baja
Erredakzioa
Mina du ezker hankan eta deialditik at geratu da. Talde txuri-urdinak Ukraniako txapelduna izango du aurkari gaur Anoetan. Partida, 20:45ean hasiko da.
Reala Txapeldunen Ligara itzuli da, eta astearte honetan ekingo dio multzoen faseari. Shakhtar Donetsk izango dute aurkari astearte honetan Anoetan, 20:45ean. Hamar urte pasa dira Realak Championsa jokatu zuen azken alditik.
Jagoba Arrasate entrenatzaileak Carlos Martinezen baja izango du partida honetarako, baina min hartuta zeuden jokalari gehienak errekuperatu ditu.
Shakhtar Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara iritsi zen iragan denboraldian, eta Borussia Dortmundek kanporatu zuen. Ukrainako Ligako txapelduna izan zen Donetskeko taldea, baina aurten kaskar dabil Ligan. Shakhtar laugarren sailkatua da, Metalist Jarkov liderrarekiko lau puntura, eta bederatzi jardunaldi jokatu dira jada Ukrainako Ligan. Azken jardunaldian, Shakhtar Donetskek 3-2 galdu zuen Karpatyren aurka.
Iragan denboraldiko taldea izatetik urrun dago Lucescuk zuzentzen duen taldea. Jokalari garrantzitsuak beste talde batzuetara joan zaizkio Ukrainako txapeldunari. Anzhik William fitxatu zuen, eta jarraian Chelseak erosi zuen. Baina Mkhitaryan jokalari armeniarraren baja da Shakhtarrek gehien igarri duena. Erdilaria Borussia Dortmundek fitxatu zuen udan.
Srna da Donetskeko taldeko kapitainaren ustez, Realaren aurka jokatu duten partida zaila izango da, iragan denboraldian garrantzitsuak izan ziren jokalariek taldea utzi baitute.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Ansotegi, De la Bella; Bergara, Zurutuza (baja), Xabi Prieto; Griezmann, Vela eta Seferovic.
Shakhtar Donetsk: Kanibolotskiy; Srna, Kakitskiy, Kucher, Kobin; Stepanenko, Hübshmann; Costa, Teixeira, Taison; eta Adriano.
Epailea: Ovidiu Hategan.
Zelaia: Anoeta.
Ordua: 20:45ean.