Itxi

Reala

Lesionatuta

Xabi Prietok ezingo du jokatu Sevillaren aurka

Erredakzioa

Kapitainak zuntz-haustura du eskuin izterreko aurrealdean, eta ez da Sevillaren kontrako norgehiagokan egongo. Prieto Camp Nou estadioan lesionatu zen, Bartzelonaren aurkako partidan.

  • Xabi Prieto. Argazkia: EFE

    Xabi Prieto. Argazkia: EFE

Xabi Prieto Realeko kapitainak zuntz-haustura du eskuin izterreko aurrealdeko giharrean, eta ezingo du jokatu Sevillaren aurka, Anoetan. Gipuzkoarra Bartzelonaren aurkako norgehiagokako lehenengo zatian lesionatu zen, eta txuri-urdinak berdegunea utzi behar izan zuen.

Realeko medikuek ez dute sendatzeko eperik zehaztu, baina hurrengo asteetan baja izan liteke. Donostiako taldeak Bayer Leverkusenen kontra jokatuko du Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldia, eta Arrasatek hamaikakoa eratzeko arazoak izan litzake.

Diego Ifranek, Esteban Granerok eta Gorka Elustondok ere lesionatuta jarraitzen dute, eta Jagoba Arrasatek harrobiko jokalariak erabili beharko ditu.