Reala
Larunbaterako
Dani Estrada ere lesionatu da
Erredakzioa
Hegalekoak astritisa dauka bere ezkerreko oinean, eta ezin izango du Sevillaren aurkako partida jokatu.
-
Dani Estrada (ezkerra). Argazkia: EFE
Baja berri bat du Realak larunbaterako, Sevillaren kontrako partidarako. Dani Estradak astritisa dauka bere ezkerreko oinean, eta ezin izango du partida jokatu.
Barçaren aurkako partidak utzitako zapore mingotsa irestena ari direnean (Xabi Prieto ere lesionatu zen), Estradaren lesioa ezagutu dute gaur.
Gorka elustondo, ordea, osatzeko bidean da. Beasaindarra normaltasunez aritu da gaur, baina zaila izango da ostiraleko deialdian sartzea. Azkenik, Zurutuza ere zerrendatik kanpo geratuko dela ematen du.