Itxi

Reala

1-2, Valentziaren aurka

Realak bolada txarrari amaiera eman dio Mestallan

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak 1-2 irabazi dio Valentziari Griezmannek eta Rubén Pardok sartutako golei esker. Pabonek aldeak murriztea lortu du azken minutuan.

1:15

Realak amaiera eman dio bolada txarrari eta garaipena lortu du Valentziaren aurka Mestallan (0-2). Lehen zatian Valentzia izan da nagusi, baina bigarrenean jaun eta jabe izan da talde txuri-urdina.

Etxeko taldeak gola sartzeko abagune argiak sortu ditu lehen zatian, baina Djukicek zuzentzen duen taldeko jokalariek ez dute asmatu Bravoren ate aurrean. Hamalaugarren minutuan epaileak baloirik gabe utzi du Jonasek sartutako gola, ustez Valentziako aurrelariak Carlos Martinezi falta egin diolako. Ondoren, Claudio Bravo atezainak lana gogotik egin behar izan du Valentziaren golak eragozteko. Pabonen jaurtiketa ahal izan duen moduan aldendu du atezain txiletarrak, eta hurrengo jokaldian Banegakegin duen erremateari erantzun bikaina eman dio.

Realak ia ez du arriskurik sortu Guaitak defendatzen duen ate inguruan, baina iritsi den lehen aldian gola sartzea lortu du. Zurutuzak pasea eman dio Griezmanni, eta honek 0-1ekoa sartu du norgehiagokako 41. minutuan. Agirretxek bigarren gola sartzeko abagune argia huts egin du 44. minutuan, eta Realaren aldeko 0-1eko emaitzarekin iritsi da partida atsedenaldira.

Bigarren zatian Reala jaun eta jabe izan da, nahiz eta Valentzia gogotsu zelairatu den atsedenalditik bueltan. Talde txuri-urdinak 0-2koa sartu du, 55. minutuan. Berriro ere, lehen abagunean baloia sare barrura bidaltzea lortu du Realak. Ruben Pardok area kanpotik egindako jaurtiketa, geldiezina izan da Guaita Valentziako atezainarentzat.

Valentzia saiatu da aldeak murrizten bigarren gola hartu ostean, eta 62. minutuan abagune ona izan du, baina Mathieuren errematea gutxigatik kanpora joan da. Djukicek zuzentzen duen taldeak erasora jo du azken minutuetan, baina Reala sendo ibili da defentsako lanean. Pabonek 1-2koa sartu du azken minutuan, baina txuri-urdinei ez die garaipenak ihes egin (1-2).

Fitxa teknikoa:

1 - Valentzia: Guaita, Joao Pereira, Mathieu, Victor Ruiz, Guardado, Javi Fuego, Banega (Parejo, 75. min), Feghouli (Canales, 60. min), Jonas, Pabon y Helder Postiga (Fede Cartabia, 46. min).

2 - Reala: Claudio Bravo, Carlos Martinez, Mikel, Íñigo Martinez, De la Bella, Markel, Pardo (Ros, 78. min), Zurutuza (Xavi Prieto, 73. min), Carlos Vela, Griezmann (Chori Castro, 83. min) eta Agirretxe.

Golak: 0-1, 41. min: Griezmann. 0-2, 58. min: Pardo. 1-2, 93. min: Pabon.

Epailea: Hernandez Hernandez.