Itxi

Reala

Larunbatean, 22:00etan

Realak Europako amesgaiztoa ahaztu nahi du Espanyoli irabazita

Erredakzioa

Talde kataluniarra ez da aurkaririk onena donostiarrentzat, izan ere, azken sei partidetan garaipen bakarra lortu dute.

  • Realak ligan hartutako bide onari eutsi nahi dio Espanyolek aurka. Efe.

    Realak ligan hartutako bide onari eutsi nahi dio Espanyolek aurka. Efe.

Realak Ligan bizi duen bolada onari eutsi nahi dio Europako gaitzak ahaztu eta Espanyoli Bartzelonan irabazita.

Donostiarrak Txapeldunen Ligatik kanpo geratu dira eta baja garrantzitsuak dituzte lesioengatik. Seigarren dira BBVA Ligako sailkapenean eta gora egitea da helburu nagusia.

Baina Espanyol ez da aurkaririk onena donostiarrentzat, izan ere, azken sei partidetan garaipen bakarra lortu dute.

Jagoba Arrasatek zenbait arazo ditu hasierako hamaikakoa osatzeko: min hartuta dauden jokalariak ordezkatu behar ditu eta, gainera, defentsako arazoak konpondu: azken hiru partidetan 12 gol jaso dituzte txuri-urdinek.

Ustezko hamaikakoak:

Espanyol: Kiko Casilla; Javi López, Colotto, Héctor Moreno, Fuentes; Víctor Sánchez, David López; Stuani, Sergio García, Simao eta Jhon Córdoba.

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Mikel González, Iñigo Martínez, José Ángel; Bergara, Elustondo, Xabi Prieto; Griezmann, Vela eta Seferovic.

Futbol zelaia: Cornellá-El Prat.

Ordua: 22:00.

Epailea: Fernando Teixeira. (Kantabriarra).