Reala
Derbia
Reala eta Athletic, laugarren posturako lehian
Erredakzioa
Zuri-gorriak sailkapeneko laugarrenak dira, baina Jagoba Arrasateren gizonek puntu bakarrera gerturatzeko abagunea izango dute, Anoetan, zaleen aurrean.
Realak eta Athleticek azkeneko urteetako derbi interesgarriena jokatuko dute Anoetan, igandean 20:00etan. Zuri-gorriek 33 puntu dituzte, eta laugarren postuan daude. Arrasateren gizonek 29 puntu dituzte, eta bosgarrenak dira.
Ligako bost onenen artean kokatuta jokatu zuten azkeneko derbia, 1997-1998 denboraldian jokatu zuten, eta emaitza 1-1ekoa izan zen, Graciak azkenengo minutuan lortutako golari esker. Igande honetan, Anoetak giro berezia biziko du, berriz ere, txuri-urdinek Bilboko taldeari hiru puntuko aldea kentzeko abagunea izango baitu.
Gipuzkoako taldeak zaleen aurrean laugarren postura hurbiltzeko aukera bikaina izango du, baina txuri-urdinek bolada onari eutsi beharko diote. Txapeldunen Ligatik at gelditu ostean, Realak Ligan eta Kopan burubelarri egoteko abagunea du, eta Arrasateren gizonek ez dute aukerarik galdu nahi.
Xabi Prietok eta Carlos Martinezek lesioak gainditu dituzte, eta Jagoba Arrasateren aginduetara egongo dira. Hala ere, Bizkaiko teknikariak aldaketak egingo ditu, ia ziur, hasierako hamaikakoan.
Ernesto Valverdek Unai Albizua gaztea ezik, jokalari guztiak jokatzeko prest izango ditu. Iker Muniainek Gaizka Toquero aurrelariaren atzetik, eta Ibai Gomezek ezker hegalean joka lezakete. Ander Herrerak eta Aritz Adurizek aulkian hasiko lukete norgehiagoka.
Gainera, Aymeric Laporte zentral postura itzuliko da Mikel San Jose nafarraren ordez.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, Jose Angel; Bergara, Pardo, Xabi Prieto; Griezmann, Vela eta Agirretxe.
Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegi, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Muniain; Susaeta, Toquero eta Ibai.