Itxi

Reala

Errege Kopa

Kanporaketa Vila-realen erabaki beharko du Realak (0-0)

Leire Etxazarra | eitb.com

Aukera gutxiko partida izan da, oso borrokatua eta gogorra. Griezmannek eta Velak izan dituzte txuri-urdinen aukerarik argienak.

  • Jose Angel eta Pereira. Efe.

    Jose Angel eta Pereira. Efe.

Realak eta Vila-realek berdindu egin dute Anoetan jokatutako Errege Kopako joaneko partidan. Bi taldeek aukera gutxi izan dituzte gola egiteko, eta kanporaketa Vila-realen etxean erabaki beharko dute.

Lehen zatia lehiatua eta borrokatua izan da, baina gol aukera argirik gabe. Donostiarrek golik jaso gabe amaitu nahi zuten partida, eta Marcelinoren gizonek ere, atzeko aldea babestuta izan dute momentu guztietan, nahiz eta erasora atera.

Vila-real Reala baino erosoago egon da berdegunean, eta horri esker partida kontrolpean izan dute. Txuri-urdinen aukerarik argiena 23. minutuan iritsi da, baina Markel Bergarak urrutitik egindako jaurtiketa desbideratuta atera da.

Hala ere, lehen zatiko gol aukerarik onena Vila-realek izan du, Pereiraren oinetan. Valentziarrak kontraerasoan atera dira, Pereira bakar-bakarrik abiatu da Zubikarairen atera, eta Realeko atezainak geldiketa bikaina egin du, horien gola saihestuz.

36. minutuan Zubikarai izan da berriro protagonista, Iñigo Martinezen alderatzea donostiarren atean sartzear izan baita.

Bigarren zatia

Bigarren zatian aldaketa gutxi izan da. Joko gehiena zelai erdian egin dute bi taldeek, eta aukerak urriak izan dira.

Pinak bi izan ditu, argiak, Vila-realentzat. Realari dagokionez, Griezmannek eta Velak izan dituzte aukerak markagailuan aurrea hartzeko, baina Juan Carlos atezaina oso seguru aritu da atean.

Azkenean, golik gabeko berdinketa Anoetan. Kanporaketa Vila-realen erabakiko da, datorren ostegunean (20:00etan).

Fitxa teknikoa:

0.- Reala: Zubikarai; Zaldua, Mikel González, Iñigo Martínez, José Ángel; Markel, Elustondo (Rubén Pardo, 74. min), Chory Castro (Vela, 66. min); Agirretxe (Xabi Prieto, 57.. min), Griezmann eta Seferovic.

0.- Vila-real: Juan Carlos; Pantic, Musacchio, Gabriel, Jokic, Bruno; Pina, Aquino (Moi Gómez, 62. min), Jaume Costa (Trigueros, 66. min); Jonathan Pereira eta Giovani (Perbet, 76. min).