Itxi

Reala

20. jardunaldia

Zalantzak argitu nahi ditu Realak, Getaferen kontra

Erredakzioa

Claudio Bravo atera itzuliko da, eta Mikel Gonzalezek Iñigo Martinez lesionatuaren lekua hartuko du defentsaren erdian. Griezmannek ere hasieratik joka dezake.

  • Jagoba Arrasate. Argazkia: EFE

    Jagoba Arrasate. Argazkia: EFE

Realak Getaferi egingo dio bisita igande honetan (12:00) BBVA Ligako 20. jardunaldiko neurketan. Konfiantzarekin dago Jagoba Arrasateren taldea Kopako final-laurdenetarako txartela eskuratu eta gero, eta ligako azken partidan jasotako gol-zaparrada ahaztu nahi du (5-1, Vila-realen aurka hain zuzen ere).

Donostiarrek sailkapen nagusiko laugarren postua dute helburu, eta horretarako hitzordu garrantzitsua da igandekoa. Claudio Bravo atera itzuliko da, eta Mikel Gonzalezek Iñigo Martinez lesionatuaren lekua hartuko du defentsaren erdian. Griezmannek ere hasieratik joka dezake.

Ustezko hamaikakoak:

Getafe: Moya; Arroyo, Rafa, Lisandro, Escudero; Lacen, Mosquera; Pedro Leon, Sarabia, Diego Castro; Ciprian edo Colunga.

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Mikel, Ansotegi, Jose Angel; Elustondo, Zurutuza, Prieto; Griezmann, Vela eta Agirretxe.

Epailea: Fernandez Borbalan

Futbol-zelaia: Coliseum Alfonso Perez

Ordua: 12:00.