Itxi

Reala

Igandean, 19:00etan

Realak Kopa ahaztu eta garaipena lortu nahi du Levanteren aurka

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak aldeak murriztu nahi dite Txapeldunen Ligako postuekiko. Markel Bergara, Agirretxe eta Chory Castro dira deialdiko berritasunak.

  • Xabi Prieto eta Vintra. Argazkia: EFE

    Xabi Prieto eta Vintra lehen itzuliko Levante-Reala partidan. Argazkia: EFE

Realak Errege Kopan Bartzelonaren aurka jasotako porrota ahaztu nahi du, eta horretarako bide onena igandean Levanteri irabaztea da. Norgehiagoka Anoetan jokatuko da, 19:00etan.

Bartzelonaren aurka Errege Kopan porrota jaso ostean, Europa Ligako postuetan sendo jarraitzea du helburu Realak, eta emaitzak ematen badira Txapeldunen Ligako postuekiko aldeak murriztea ere espero du. Markel Bergara, Agirretxe eta Chory Castro dira Jagoba Arrasatek igandeko partidarako eman duen deialdiko berritasunak. Kopako partida jokatu zuten Zaldua eta Gaztañaga, deialditik at geratu dira.

Talde txuri-urdinaren aurkaria Caparrosek zuzentzen duen Levante izango da. BBVA Ligako amargaren postuan dago Levante, 28 punturekin. Caparrosek min hartuta egon den Angel jokatzeko prest izango du. Neguko merkatuan fitxatu duten Victor Casadesus ere deialdian sartu du, eta jokatzeko aukerak ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Ansotegi, Iñigo Martinez, Jose Angel; Bergara, Pardo, Xabi Prieto; Griezmann, Agirretxe eta Vela.

Levante: Navas, Vyntra, Navarro, Juanfran, Nikos, Pedro Lopez, Diop, Mate, Ivanschitz, Victor eta Barral.

Epailea: Clos Gomez.

Zelaia: Anoeta. (igandean. 19:00tan).