Reala
Adierazpenak
Laugarren postua lortzeko lanean jarraitzea da xedea, Prietoren ustez
Erredakzioa
Ezin dutela amore eman eta "oraindik partida asko geratzen" direla azpimarratu du kapitain txuri-urdinak.
-
Xabi Prietoren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Rayo Vallecanoren aurkako porrota zaplasteko gogorra izan dela aitortu Xabi Prieto Realeko kapitainak, Zubietako hedabideen aurrean. Hala ere, ezin dutela amore eman eta laugarren postua lortzeko lanean jarraitu behar dutela adierazi du. Helburua "laugarren postua dela" azpimarratu du, eta "oraindik partida asko geratzen" direla.
"Bigarren urtez jarraian Europarako txartela eskuratzea arrakastatsua izango litzateke, Txapeldunen Ligan jokatu eta gero eta Kopako finalerdietara sailkatu eta gero", gaineratu du.