Reala
Igandean, 21:00etan
Europa helburu duen Valentzia hartuko du Realak
Erredakzioa
Realak garaipenera itzuli nahi du, eta Valentzia zazpigarren postua du jomugan.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Reala, azken bi partidak galduta, garaipenaren bila irtengo da Anoetan, Europako postuak sendotzeko eta sentsazioak berreskuratzeko asmoz. Gora begira dagoen Valentzia izango du aurrean, Realak baino zazpi puntu gutxiagorekin. Bien arteko azken bi partidek Realaren garaipenarekin bukatu dute, baina Valentziak hiru baino ez ditu galdu Anoetan jokatutako azken hamalauetatik.
Claudio Bravo, lesioa osatuta, hamaikakora itzuliko da. Jagoba Arrasatek Markel Bergara eta Sergio Canales ere berreskuratuko omen du. Valentzia nekatuta egon daiteke, Europa Ligan jokatu zuelako ostegunean, eta zelai erdia hobetuko luke Arrasatek. Canales, izan ere, bere aurreko taldearen aurka arituko da. Orain dela bi hilabete besterik ez, Valentziarekin entrenatzen ari zen.
Realak sailkapenean igo nahi du, Athletici laugarren postua kentzeko, eta Valentziak Sevillaren zazpigarrena du jomugan, bost puntura. Pizziren taldeak irudi ona eman du Europa Ligan, eta gauza bera egin behar du Ligako zazpigarren postua lortzeko.
Jeremy Mathieuk eta Paco Alacerrek ez dute jokatuko. Atzelariaren ordezkaria Victor Ruiz edo Vezo izango ad, eta aurrelariarena Vargaz edo Jonas. Pizzik Dani Parejo izango du prest berriro. Ostegunean ez zuen jokatu zigortuta egon zelako, baina igandean taldea zuzendu ahal izango du.
USTEZKO HAMAIKAKOAK:
Reala: Bravo; Zaldua, Iñigo Martinez, Mikel, Jose Angel; Bergara, Canales, Zurutuza; Griezmann, Vela, Agirretxe.
Valentzia: Diego Alves; Barragan, Senderos, Victor Ruiz o Vezo, Bernat, Parejo, Keita, Javi Fuego, Feghouli, Fede Cartabia, Vargas.