Itxi

Reala

Larunbatean, 20:00etan

Realak Griezmann barik hartuko du Espanyol Anoetan

Erredakzioa

Donostiarren errendimenduak behera egin du azken asteetan, baina etxean sendo aritu dira denboraldi osoan: azken 12 aurkarietatik bederatziri gailendu zaizkie, bost partidetan gol sorta sartuta.

  • Griezmann Realeko goleatzailerik onena zigortuta dago. Efe.

    Griezmann Realeko goleatzailerik onena zigortuta dago. Efe.

Realak Anoetako babesa bilatuko du larunbatean, azken asteetako emaitza txarrak ahaztu eta Espanyoli irabazteko. Donostiarrek etxean egin dituzte partidarik onenak aurten, eta Europako postuei eutsi nahi diete, Griezmann goleatzailea zigortuta izan arren.

Aurrelari txuri-urdinak 16 gol sartu ditu aurten, taldeko goleatzaile onena da, eta bere bajak garrantzi handia du denboraldiko momentu honetan. Iñigo Martinez ere zigortuta dago eta Xabi Prietok ezin izango du jokatu, min hartuta jarraitzen duelako.

Ez dirudi Realak arazo handirik izango duela Europan jokatzeko sailkapena lortzeko, izan ere, azken bost jardunaldietarako 10 puntuko aldea ateratzen dio Valentziari.

Nahiz eta argi onartu ez, taldeak ez du bosgarren postuan amaitzeko helburua guztiz baztertu, baina bosgarren izateko geratzen diren bost partidak irabazi eta Vila-realek eta Sevillak porrot egitea behar dute.

Jagoba Arrasateren taldea sendo dabil etxean azken 12 aurkarietatik bederatziri gailendu zaizkie, bost partidetan gol sorta sartuta. Baina azken bi hilabeteetan errendimenduak behera egin du, eta etxeko partidak aurrera ateratzeko estu eta larri ibili dira.

Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak ateratzea:

Reala: Bravo; Zaldua, Ansotegi, Mikel, José Ángel; Bergara, Zurutuza, Canales; Castro, Vela eta Agirretxe.

Espanyol: Kiko Casilla; Javi López, Colotto, Sidnei, Fuentes; Víctor Sánchez, David López; Stuani, Pizzi, Simao eta Sergio García.

Epailea: Velasco Carballo (madrildarra).

Estadioa: Anoeta. (Larunbatean, 20:00etan).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala gaur