Itxi

Reala

Bi denboraldi gehiago

Ruben Pardok 2018ra arte luzatu du kontratua

Erredakzioa

Realak kontratua berritu dio 21 urteko erdilariari, bi denboraldi gehiagorako. Atzo De la Bellak sinatu zuen, 2018ra arte.

1:15

Ruben Pardok Realarekin duen kontratua luzatu du, bi denboraldi gehiagorako, 2018ko ekainaren 30a arte, talde txuriurdinak adierazi duenez.

Etorkizun handiko futbolari gazteak 2016ra arte zuen kontratua, eta zenbait talde atzean zituenez, bi urte gehiagoz lotu du Jokin Aperribaik.

Ruben Pardok, 21 urtekoa, Zubietan sinatu du luzapena, entrenamendua baino lehen, presidentea eta Lorenzo Juarros "Loren" kirol zuzendariarekin batera.

DE LA BELLA, 2018RA ARTE

Alberto de la Bellak ere Realarekin berritu du kontratua 2018ko ekainaren 30a arte, hiru denboraldi gehiagorako. Ezker hegalekoak Anoetan sinatu zuen kontratu berria, Aperribaik lagunduta. 2015era arte zuen kontratua Kataluniako jokalariak.

2009an heldu zen De la Bella Realera, taldea Bigarren Mailan zegoenean. Adierazi duenez, "oso pozik" dago Realean, zaleek "oso ondo" hartu dutelako: "Futbolaria eta persona bezala hazi naiz, gipuzkoarra sentitzen naiz ia".