Itxi

Reala

Balantzea

Aperribay, pozik Griezmannen transferentziarekin

Erredakzioa

Realeko presidentearen arabera, Atletico Madrilek aurrelaria fitxatzeko eskaintza "ona" izan da, "joan nahi zuelako".

  • Jokin Aperribay

    Jokin Aperribay

Jokin Aperribay, Realeko presidentea, pozik agertu zen atzo Antoine Griezmannen transferentziagatik, Esteban Graneroren aurkezpenean. Aperribayrentzat, Atletico Madrilek egindako eskaintza "ona" izan zen, aurrelariak taldea utzi nahi zuelako.

"Antoinerena iragarritako amaiera izan da. Joan nahi zen eta guk eskertzen diogu izan duen errespetua", esan du presidenteak. Geronimo Rulliri buruz ere hitz egin zuen presidenteak.

"Kontratuaren bizpahiru klausularekin" eztabaida egon zela onartu arren, azkenean konpondu ziren, eta jokalariaren etorrerak, lagatuta, ez du kosturik izan Realarentzat.

Lorenzo Juarros "Loren"ek, kirol zuzendariak, ez dela fitxaketa gehiagorik egongo eta jokalari batzuk taldea utzi beharko dutela esan zuen.