Reala
Europa Liga
Realak emaitza ona lortuta hasi nahi du gaur ibilbidea Europan
Erredakzioa
Txuriurdinek Aberdeen talde eskoziarra hartuko dute Anoetan 20:30etatik aurrera. Partida zuzen-zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Ia denboraldi-aurrean hartuko du realak bere lehenengo aurkari ofiziala, Aberdeen, Europa Ligako atarikoaren hirugarren txandaren joaneko partidan. Zuzenean emango dute neurketa, 20:30etan, ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Aurreneko neurketa ofiziala galduko du Carlos Velak, lesionatuta dagoelako. Denboraldi-aurrea hasi zenetik, oineko arazoak izan ditu, eta ezin izan da entrenatu. Oraindik denbora itxaron beharko du taldean berriz sartu ahal izateko.
Groningen utzi zuen kanpoan Aberdeenek, bigarren txandan, baina ez litzateke Realarentzat arazorik izan behar, jokalari batzuk Donostiako taldea utzi duten arren. Claudio Bravo eta Antoine Griezmann ez daude taldean, baina Esteban Granero eta Alfred Finnbogason heldu dira. Azkena kalitatea erakusten hasi da udako partidetan.
Donostiara adoretsu bidaiatuko du Aberdeenek. Euren jokalaririk onenak Flood eta Adam Rooney aurrelaria izango dira.
Ronney momentu onean daude. Bera izan zen Groningen aurkako partideko heroietako bat, lehenengo gola penaltiz sartuta. Niall McGin erdilaria ere zaindu beharko dute txuriurinek.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Reala: Zubikarai; Zaldua, Iñigo Martínez, Elustondo, De la Bella; Bergara, Pardo, Zurutuza, Xabi Prieto; Canales eta Finngobason.
Aberdeen: Langfield; Anderson, Reynolds, Logran, Considine; Jack, Flood, Robson, Mc Ginn; Hayes eta Rooney edo Goodwillie.