Itxi

Reala

Fitxaketa

Realak Rulli atezaina aurkeztu du

Erredakzioa

Claudio Bravok utzitako hutsuneagatik lehiatzera dator 22 urteko gaztea. Argentinako lehen mailan saria jaso zuen, golik gutxien jasotako atezaina izateagatik.

  • Rulli 22 urteko atezain gaztea da. EiTB.

    Rulli 22 urteko atezain gaztea da. EiTB.

Realak Gero Rulli atezain gaztea aurkeztu du goizean. Argentinarrak Europan maila ona emateko itxaropena agertu du, eta Mauricio Pelegrino Reala etortzeko erabakian zerikusi handia izan zuela iragarri du.

Rulli utzita dator Donostiara, "esperientzia berriak" bizitzeko gogoarekin. Aurkezpenean Lorenekin eta Angel Oiarzun presidenteordearekin izan da.

"Reala Espainiako bost talde onenen artean dago", esan du Rullik, eta Realaren eskaintza onartzerakoan zalantzarik izan ez zuela onartu du.

Lorenek, berriz, fitxaketa gehiago egiteko asmorik ez dutela esan du.