Itxi

Reala

Atleticoren aurka

Reala ezustekoa emateko prest ikusten du Asier Santanak

Erredakzioa

Teknikariak ez du hasierako hamaikakoari buruzko xehetasunik eman, baina Rulli atezaina deialdian sartuko duela aurreratu du.

1:19

Realak Atletico Madril hartuko du igandean Anoetan, eta Asier Santana eseriko da txuri-urdinen aulkian. Teknikariak hedabideen aurrean hitz egin du. Taldea ezustekoa emateko prest ikusten du, eta baikor agertu da.

Orain arte partida bakarra irabazi dute donostiarrek etxean, eta jokoan izan diren azken hamabi puntuetatik bat baino ez dute lortu. Klubak ez du oraingoz Jagoba Arrasateren ordezkoa nor izango den baieztatu.

Realak partida ona egitea espero du Santanak, eta taldeak jarrera oldarkorra izatea. Atletico Madril taldearen arriskurik handiena geldikako jokaldietan egon daitekeela uste du, baina horri aurre egiteko modua prestatu dutela aitortu du.

Santanak ez du hasierako hamaikakoari buruzko xehetasunik eman, baina Rulli atezaina deialdian sartuko duela aurreratu du. Argentinarra lesionatuta egon da, eta estreinakoz sartuko da zerrendan.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Zubikarai; Zaldua, Ansotegi, Iñigo Martinez, Yuri; Bergara, Granero, Zurutuza; Chory Castro, Vela, Agirretxe.

Atletico Madril: Moya; Juanfran, Miranda, Godín, Siqueira; Arda, Mario, Gabi, Koke; Raul Garcia, Mandzukic.

Epailea: Alvarez Izquierdo.

Futbol-zelaia: Anoeta.

Ordua: 21:00.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala