Itxi

Reala

Ostiralean, 20:45ean

Moyesek jokatzeko prest dauden 20 jokalariak deitu ditu

ERREDAKZIOA

Elx taldearen aurkako partidaren iragarriko du zerrendatik kanpo geratuko diren bi jokalariak. Eskoziarrak debuta egingo du gaur Anoetan, eta zaleek taldearekin disfrutatzea nahi du.

1:20

David Moyes, Realeko entrenatzaile eskoziarrak estreinakoz jokatuko du Anoetan, BBVA Ligako bere bigarren partida izango den honetan. Neurketa ostiral honetan jokatuko da, gaueko 20:45ean. Eta bigarren hitzordu honek exijentzia gehiago eskatuko dio Moyesi, bere lehen proba izango baita Realaren afizioaren aurrean. Gainera, Elxe ere, sailkapeneko azken postuetan dagoenez, irabazi beharreko lehia gogorra izango da.

Moyesek emandako zerrenda ondorengoa da: Zubikarai, Rulli, Carlos Mart¿z, Ansotegi, De la Bella, Yuri, Dani Estrada, Markel, Elustondo, Pardo, Granero, Gazta¿, Zurutuza, Xabi Prieto, Canales, Chory Castro, Agirretxe, Vela, Finnbogason eta Herv¿.

Aurreko larunbateko partidan (0-0) britainiarraren gaitasuna ez zen azalean gelditu, non txuri urdinek puntu bat irabazi zuten eta lehen aldiz, atea hutsean uztea lortu zuten.

Atleticoren aurkako neurketan egindako erakustaldiari jarraipena ezin eman dabiltza Realeko jokalariak. Baina biharko norgehiagokan kemen hori erakusteko, eta sailkapeneko postu arriskutsuetatik behingoz aldendu ahal izateko aukera ezin hobea dute.

Realak hamar puntu ditu guztira, eta hain zuzen ere, Elxerekin, Almeriarekin eta Deportivorekin dago berdinduta. Gainera, Elxe eta Deportivo, Cordobarekin batera jaitsierako postuetan daude, eta beraz, Alacantekoen aurkako neurketan huts eginez gero, asko korapilatuko litzateke bai Realaren egoera, baita¿Moyesen estreinaldia ere.

Eguna: 28, ostirala

Zelaia: Anoeta

Ordua: 20:45ean